Izena duena, bada. Euskal mitologia eta kultura presente ditugu egunerokoan eta orain are gehiago izango ditugu. Joanes Karrera eta Iñigo Borda artistek horma-irudi erraldoia margotu dute Floreaga ikastetxeko frontoiko horman. Bertan Mari eta Sugaar ikus daitezke, zein baino zein boteretsuago.
Bi asteko lanaren ondoren, dagoeneko ikusgai dago artelan eder hau frontoiaren kanpoaldeko horman. Elkarlanean, lan bikaina egin dute bi artistek.