Floreaga ikastetxeko haurrek danbor hotsez bete zuten atzo arratsaldean patioa, San Sebastian egunaren bezperan. Azken urteetako ohiturari jarraituz atera ziren kalera, ilusioz eta pozez beteta. Eguraldia lagun, sansebastianetako doinuak plazaratu zituzten emanaldia ikustera gerturatu ziren guraso eta senitartekoen aurrean.