Danbor hotsez ospatu dute San Sebastian eguna Floreaga ikastetxean

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea

San Sebastian egunez, danborrada egin dute Floreaga ikastetxeko ikasleek, eta eta eguraldia lagun, herritar dezente elkartu dira haur eta gaztetxoen danbor hotsak jarraitzera.

Floreaga ikastetxean San Sebastian eguna ospatu dute gaur, eta ohiko moduan, danborrada egin dute hango ikasleek. Arratsaldean, ikastetxearen atarian egin dute bat ume zein gaztetxoek, eta sansebastianetako doinuak plazaratu dituzte han elkartutako herritarren aurrean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide