Floreaga Ikastetxeko LH6ko neska talde batek abesti hau prestatu du Azaroaren 25erako, Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunerako. Abestia, jatorriz, Vivir Quintana abeslariaren Canción sin miedo da; Portugaleteko Sastraka gaztetxekoek euskaratu zuten iaz, eta aurten, Floreagako ikasleek landu dute.
Bularrean duten tximeleta morea, tutoretzan landu duten Mirabal ahizpen hilketaren adierazle bezala daramate, Las mariposas bezala ezagutzen baitziren biak. Azaroaren 25a bi emakume horien hilketaren ondorioz izendu zen Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna bezala.