Irailaren 7an Floreagako ateak ireki genituen, 22-23 ikasturteari hasiera emanez. Ikasturte berezia izango da, atzean utzi ditugulako azken bi urte gorabeheratsuak.
Irailaren 8an, aldiz, LHkoek, lehengo ohiturari jarraituz, Urrategirako bidea hartu dugu aspaldiko partez. Ikasturtea indarrez hasteko eta nekea bidelagun, aldapan gora joan gara. Bidean lagunekin eta irakasleekin hitz egiteko aukera izan dugu.
Eskerrik asko gurekin etorri zareten familiei; izan ere, denok osatzen dugu Floreaga. Ea elkarrekin bizipen berriak sortzen jarraitzeko aukera dugun.