Ikasturte berria, abian

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea

Aurreko urtea nahiko gogorra izan zen eta lortu genuen aurrera egitea guztion artean. Aurtengoak ez dakigu zer ekarriko digun, baina ziur gaude oso ondo ibiliko garela eta etorriko denari aurpegi alaiarekin begiratuko diogula.

Ikasturte berri bat hasi dugu gaurkoan Floreaga ikastetxean. Honekin batera, ikaskuntza eta istorio berriak iritsiko zaizkigu. Aspaldiko lagunak ikusi ditugu eta lagun berriak egingo ditugu. Urte berriak milaka aukera irekiko dizkigu eta gure ingurukoak alboan ditugula, horiei helduko diegu. 

Ikusi argazki guztiak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide