Azkoititik Aizpurutxo eta Zumarragara, bidegorria jarraituz, Legazpi, Barrendiola urtegia, Jarindoko iturria, Kataberako minetako bidea, Biozkorniako leporaino. Tartean behin geldiuneak egiten genituen, denak bildu eta pixka bat jateko edo edateko. Biozkorniara iristean, talde handi bat Harriurdin tontorrera joan zen. Ama Birjinaren aulkia deitzen den harri berezia ikusi genuen. Gero guztiok batera jaitsi ginen Arantzazura, Durutik…
Arantzazuko Ama Birjinaren irudia oso gertutik ikusi genuen, kamara txikian, anaia Anjeli esker. Ondoren tabernan trago batzuk hartu eta handik etxera autobusean, egun bikaina igaro ondoren. Mila esker guztioi!