HHko patioan hasi dira; bost urtekoek ekarri dute lekukoa. Ondoren, lau urtekoen txanda izan daeta azkenik hiru urtekoak. Gogotsu aritu dira. Jarraian, goiko patioan, LHkoen txanda izan da. 6. mailakoek ekin diote ibilbideari, baina lekukoaren zain ziren gainerako mailetako neska-mutilak. Ekitaldiari amaiera emateko, bertso saio ederra izan dugu.
Gogoratu, bihar 09:00etan izango dela 21. Korrika gure artean. Animatu zaitez eta parte hartu ezazu gurekin!