Martxoak 8

Martxoaren 8a Floreagan

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2019ko mar. 9a, 10:10

Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekintza ugari izan dira Floreaga ikastetxean.

Ekitaldiak hasteko, atzo, Egun Onak DBH3-ko ikasleen esku izan ziren. Gelaz gela, Emakumearen eguna ospatzearen zergatia azaldu eta ikasle bakoitzari koloretako bihotz bat eman zitzaion, bertan emakumeen aldeko mezuak idazteko aukera emanez.  Ikastetxeko lehenengo solairuan,  bihotz horiek itsatsi zituzten kartel handi batean eta eskolako atarian izango dugu ikusgai egunotan.

Gaurkoan ere, Egun On bereziak izan ditugu, bideo, irudi, kanta eta bertsoekin. HH eta LH ikasleek, kolore moredun folioak erabiliz Emakumearen 8aren sinboloa marraztuko da jolastokian.

Honez gain, HHko ikasleak, lore bat egin dute amatxori oparitzeko.

DBHn berriz, DBH 3 eta DBH 4ko neskekin, herrian antolatu diren ekintzetan parte hartu da.

Ikusi argazkiak loturan.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide