Floreagako DBHko ikasleen ikasbidaiak

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2018ko mar. 26a, 10:03

Aste Santua iritsi baino lehenago, Floreagako DBHko neska-mutilek ikasbidaiak egin dituzte, martxoaren 21etik 24ra bitartean. Hainbat txoko ezagutu dituzte joan den astean.

 

DBH1koak Gorlizen izan ziren. Urdaibain dagoen Basondo animalien babeslekua bisitatu zuten. Gorlizen bodyboarden eta arku tiroan aritu eta itsasargira paseoa egin zuten. Gainera Gaztelugatxe eta Gernikako azoka bisitatu zituzten.

DBH2koak Bartzelona aldean ibili ziren. Zaragoza eta Montjuic bisitatu zituzten asteazkenean. Ostegunean, berriz, Camp Nou futbol zelaiko bira egin, zooa ikusi eta Rambletan eta Bartzelonako alde zaharrean paseatzen aritu ziren. Gero Port Vellen ibili ziren. Ostiralean Port Aventurako jolas parkean gozatu zuten.

DBH3koak Murillo de Gállegon izan ziren (Zaragoza). XI. mendeko Loarreko Gaztelu erromanikoa bisitatu lehenik, eta gero rafting-a eta hidrospeed-a egin zituzten bi egunez. Itzuleran Iruñeko alde zaharra, Udala eta Gaztelu Plazaren inguruak bisitatu zituzten.

DBH4koak, berriz, Madril inguruan ibili ziren lau egunez: Segoviara bisita, La Granjako Jauregia, Reina Sofia museoa —Gernika margolana dago bertan—, Atotxako geltokia, Errege Jauregia, Borboien Madril ibilaldia, Santiago Bernabeu futbol zelaiko bira… Warner Bross Parke Tematikoak eman zion amaiera txangoari.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide