Afrikara bidaltzeko janari bilketa abiatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2017ko abe. 11a, 19:44

Gazteak eta Garapena taldeko boluntarioak.

Azkoitiko Gazteak eta Garapena taldeak janari bilketa antolatu du, Sierra Leonara (Saharaz azpiko Afrikara) salestarrek kaleko umeentzako dituzten etxeetara eta eskoletara bidaltzeko. Hango egoera larria da: Ebola izurritea izan zuten, abuztuan uholdeak eta lubiziak izan ziren eta eskolaren ondoko auzo bat sutan kiskali zen. Don Bosco Fambul (Freetown – Sierra Leona) etxeko arduradunak, Mario Crisafulli salestar misiolariak, laguntza eskatu digu, larri daude eta.

 

Honako janari hau behar dute:  esnea (hauts esnea), lekaleak (Lentejak, Garbantzuak eta Babak), sardinak eta atuna latan.

Azkoitiko janari denda guztietan eman daiteke laguntza, edota Floreagara ekarri. Asteburuan, ostiral eta larunbatean, hainbat dendetan egongo gara Gazteak eta Garapena taldekoak egoera esplikatu eta laguntza eskatzen.

Mila esker guztioi, aurrez!!

 

Honako gutun hau bidali digute:

 

Adiskideok:

Abuztuko uholde larrien ondoren, Sierra Leonan gaztetxoak eta amak laguntza jasotzen ari dira egun osoan. Gobernuak laguntza eskatu digu, zehazki, 300 haur eta euren amak etxean hartu ditzagula bi hilabetz, dena galdu dutenentzat irtenbide hobea topatu arte. Egoera kaos handia da.

Gobernuz kanpoko erakunde batzuk uholdeetan kaltetuei laguntza ematen hasi dira (koltxoiak eta mantak jaso ditugu).

Premia handiena higienean eta osasun arloan dugu. Kolera edo tifusen antzeko gaixotasunak ez zabaltzeko neurriak hartau dira.  Botikak behar ditugu, janariak, arropa, … Plangintza bat prestatu dugu, eta hauek dira konturik premiazkoenak: janariak, arropa, botikak, babes psikologikoa, heziketa eta aisialdiko ekintzen antolaketa …

Uholdeen ondorioz, aita eta amarik gabe gelditu diren haur umezurtzak etxean hartuko dituzten senideen bila ari gara. Geroago, familiei laguntza eman nahi diegu liburuak emanez, klaserako langaiak, janaria, arropa, … familia bakoitzaren beharren arabera.

Asko eskertuko dizuegu zuek antolatzen ari zareten kanpaina: “AFRIKARAKO  JANARIAK”. Hemen, Sierra Leonan, edozein janari iragangaitz altxor bat bezala hartuko dugu.

Guretzat janaririk beharrezkoenak hauek dira: esnea (hauts esnea, hobeto kontserbatzen baita), eta proteinetan aberatsak diren janariak; lentejak edo dilistak, garbantzo edo txitxirioak, babak, … Oso elikadura ona ematen dute  eta etxean hartuta dauzkagun haur eta gaztetxoei asko gustatzen zaizkie; gainera proteinaren aldetik oso onak dira, eta hori oso garrantzitsua da, hemen ez baitugu ia haragi eta arrainik jaten, nahiz eta itsaso ertzean egon). Latako sardinak edo atuna ere oso estimatuak dira.

Mila esker zuen laguntzagatik!! Bihotzez agurtzen zaituztegu lur honetatik, hain zigortua eta itxaropenez eta etorkizunez hain betea dagoen lur honetatik.  Zuengan jartzen dugu gure konfiantza.

P. Jorge Crisafulli, SDB

Don Bosco Fambul  (Freetown – Sierra Leona). Arduraduna.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide