Floreagako Haur Eskolaren helburua 0-3 urte bitarteko haurren heziketa osoa bultzatzea, eta, era berean, haur bakoitzaren garapen egokia bideratzen laguntzea da.
Egiten duten lan pedagogikoa haurren heziketa integrala lortzera zuzenduta dago, eta, horretarako, hezitzaile profesionalen laguntza goxo eta atseginarekin hezteko aukera eskaintzen dute.
Floreagako Haur Eskola hamaika hilabetez dago zabalik; irailetik uztailaren amaierara arte, hain zuzen ere (baita bi urteko umeentzat ere). Ordutegiari dagokionez, goizeko 07:30etik 18:30ak arte zabalik egoten da.
Heziketa integralaren barne, elikadura ohiturak egongo lirateke. Ongi elikatzeak haur txikien osasunean duen garrantziaz jabeturik, eskaintza adituek prestatutako elikadura orekatu eta askotarikoan oinarritzen da.
Bestalde, Floreagako eskaintzak haurren gurasoei zuzendutako Elkar Hazi jolas-gunea ere baitan hartzen du. Gurasoek eta haurrek elkarrekin jolasteko eta gurasoek seme-alaben heziketaren inguruan izan ditzaketen iritziak, esperientziak, zalantzak etab. partekatzeko gunea, alegia.
Haur Eskolan matrikulazio epea urte osoan irekita dago.
Edozein informaziorako floreaga@floreaga.eus helbide elektronikora mezu bat idatzi edo 943 853043 telefono zenbakira dei dezakezue. Idazkaritzako ordutegia, goizeko 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara da.
Ikastetxeko webgunea www.floreaga.eus
Haur Eskolako bloga http://floreagatxiki.blogspot.com.es