Gaur hasiko dira Euskara Mahaiko kideak Euskaraldiko txapak banatzen. Izena eman duten herritar guztiek, beraz, astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 13:00etara eta 17:30etik 19:30era izango dute dagokien txapa jasotzeko aukera. Oraindik izena eman ez dutenek, berriz, horretarako dute oraindik Euskaraldiaren webgunean.
Hitzez ekiteko garaia da lelopean, azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da aurtengo Euskaraldia, eta hizkuntza erabileran eragitea xede duen ariketa kolektiboan parte hartzera deituta daude 16 urtetik gorako euskal herritarrak.
Azkoitian osatu dugu, jada, hamaikakoa, euskara erabiltzeko jarrera irmoa agertu duten hamaika herritarrek osatutako taldea:
Euskaraldiako Azkoitiko hamaikakoa
Igor Zubeldia, Realeko jokalaria (Ahobizi)
Paki Fernandez, BM supermerkatuko kutxazaina (Belarriprest)
Iban Garate, aurkezlea eta aktorea (Ahobizi)
Firdaus Mohammed Awal, AEK-ko ikaslea (Ahobizi)
Julen Alberdi, Txikia IV.a aizkolaria (Ahobizi)
Ixabel Jauregi, euskaltzalea (Ahobizi)
Adrian Chohan Madinabeitia, Udaltzaina (Ahobizi)
Olvido Hernando, Mintzalaguna (Ahobizi)