Gaur, astelehena, hasi dira Euskaraldiko belarriprest eta ahobizi txapak banatzen Torrezuri erakusketa aretoan. Ostegunera bitartean egongo da bertan txapak eta banderak jasotzeko aukera, 12:00etatik 13:00etara nahiz 17:30etik 19:30era. Euskaraldian aurrez izena eman gabe dutenek ere izango dute horretarako aukera.
Bestalde, Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak balkoietan jartzeko Euskaraldiaren banderatxoak banatuko ditu bazkideen artean, eta Torrezurin eskuratu ahal izango dira horiek ere. Bazkide ez direnek, berriz, bost euroren truke lortzeko aukera izango dute. Azaroaren 20an hasiko da Euskaraldia.