Azaroaren 20an hasiko da Euskaraldia, eta dena prest izateko txapak jasotzeko aukera izango da datorren astean. Astelehenetik ostegunera bitartean ezarriko dituzte txapak jasotzeko mahaiak Torrezurin, 12:00etatik 13:00etara nahiz 17:30etik 19:30era. Gainera, egitasmoan oraindik ere izena eman ez dutenek aukera izango dute horretarako, mahaietan inprimakiak jarriko baitituzte.
Bestalde, Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak balkoietan jartzeko Euskaraldiaren banderatxoak banatuko ditu bazkideen artean, eta mahai horietan eskuratu ahal izango dira horiek ere. Bazkide ez direnek, berriz, bost euroren truke eskuratu ahal izango dituzte.