Azaroaren 20an abian jarriko da Euskaraldiaren bigarren edizioa. Hamabost egunetan ahobizi edo belarriprest rola hartu eta hizkuntza ohiturak aldatzen ahaleginduko gara. Oraindik ez baduzu izenik eman, ez galdu denbora eta apuntatu! Aurtengo edizioan parte hartu nahi baduzu, berriro eman behar duzu izena.
- Euskaraldian AHOBIZI izango zara? Hona hemen AHOBIZI izateko aholku batzuk.
- Euskaraldian BELARRIPREST izango zara? Hona hemen BELARRIPREST izateko aholku batzuk.
Azaroaren 20tik abenduaren 4ra GEHIAGO, GEHIAGOREKIN ETA GEHIAGOTAN egin nahi baduzu, aukeratu rola eta eman izena Euskaraldiko webguneko orrian edo Elkargunean eta udaletxeko sarreretan dauden kutxetan.