Ia 600 azkoitiarrek eman dute izena Euskaraldian

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia 2018ko urr. 29a, 13:10

Gaur, urriak 29, 591 azkoitiar daude izena emanda Euskaraldia ariketa sozialean parte hartzeko.

 

Euskara sustatzeko ariketa sozial honetan izena eman nahi dutenek izenematea.euskaraldia.eus webgunean egin dezakete. Ahobizi edo Belarriprest izan nahi duten erabaki, eta datu batzuk bete behar dira. Interneteko aukeraz gain, herriko hainbat tokitan kutxak jarri dira. Hauek dira Euskaraldian izena emateko herriko guneak:

- Elkargunea 
- Liburutegia 
- Anbulatorioa
- Floreaga ikastetxea 
- Xabier Munibe ikastola 
- Izarraitz lanbide heziketa 
- Azkoitia BHI 
- Anaitasuna futbol taldea (Txerloia eta San Juan zelaiak)
- Azkoitiko AEK 
- Musika eskola 
- Udala 
- Plaza Ondo jubilatuen elkartea
- San Jose egoitza

Aukeratu rola eta eman izena!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide