Errigoraren udazkeneko kanpainako saskiak datorren astean banatuko dituzte Berdura Plazan; zehazki, asteazkenean eta ostiralean izango dute saskiak eskatutako herritarrek horiek jasotzeko aukera Berdura Plazako bigarren lokalean lokalean; hau da, Loli ile apaindegiaren ondoko lokalean. Asteazkenean, 17:00etatik 19:00etara artean egingo dute banaketa, eta ostiralean, 11:00etatik 13:00etara.
Dena den, norbaitek ezin izango balu egun eta ordu horietan saskiak jaso, maxixatzen@maxixatzen.eus helbidera mezua idatzi edo telefonoz 675 85 71 11 telefono zenbakira hots egin dezakete.