Bihar eta etzi jaso ahalko dira Errigoraren udazkeneko kanpainako saskiak

Erabiltzailearen aurpegia Errigora 2022ko aza. 30a, 08:50

Ablitasen (Nafarroa) Errigoraren udazkeneko kanpainaren alde egindako auzolanean parte hartu zutenak. (Argazkia: Errigora)

Errigoraren saskiak hartu behar dituztenek bihar eta etzi izango dute horretarako aukera, 17:00etatik 19:00etara bitartean, Berdura Plazan. Antolatzaileek iragarri dutenez, eskaera kopuruari eutsi zaio Azkoitian.

Errigoraren udazkeneko kanpainako saskiak Azkoitian daude dagoeneko, eta horiek eskatu dituztenek bihar, osteguna, eta etzi, ostirala, izango dute jasotzeko aukera. Bi egun horietan, 17:00etatik 19:00etara bitartean, Berdura Plazan jaso beharko dira saskiak, Rita fruitategia zenaren aldameneko lokalean. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, eskura ordaintzekotan gelditu zirenek saskiak jasotzerakoan eman beharko dute dirua, eta "kopuru zehatza" emateko eskaria egin dute.

Bestalde, antolatzaileek jakinarazi dute "orokorrean jaitsiera" egon dela Errigoraren saskien eskaeran, baina Azkoitian "eutsi" egin zaiola udaberriko kanpainako kopuruari.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide