Errigorako produktuak eskatu dituzten herritar guztiek asteazkenean, maiatzak 5, pasatu beharko dute eskatutako produktuak jasotzera Azkoitiko Udalak Azoka Plazan duen lokaletik.
Banaketarako ordutegia honakoa izango da:
- Goizean, 11:30etik 13:00etara.
- Arratsaldean, 18:00etatik 19:30etara.
Oraindik ordaidu ez dutenek, produktuak jasotzean egin beharko dute.
Banaketa lanak errazteko, eskaera egin dutenei egun eta ordu horietan bertaratzea eskertuko genieke.
Aurtengo kanpainan platerak beteta, ekoizpena handitzera goaz! Azkoitian 93 eskaera jaso dira eta Euskal Herria mailan 8.200 etxe baino gehiagotara eramango ditugu:
- 109.000 litro olio.
- 245.000 ontzi kontserba.
- 30.000 pakete arroz eta pasta.
Aurreko urteko kanpainarekin alderatuta, %25eko igoera. Bejondeigula guztioi!
Bidean hainbat produktu agortu zaizkigu eta, ase ezin dugun eskaera horri esker, orain ekoizpena handitzera goaz. Plateretik baratzera. Ez edozein modutan: eredu iraunkorren aldeko apustu garbia egingo dugu. Batetik, agroekologiaren printzipioekin bat eginez, agortu diren produktu gehienak ekologikoak izan dira eta; bestetik, nekazari eta transformatzaileen arteko akordio berriak sustatuz, alde bientzako bidezko baldintzetan.
Mila esker eta besarkada handia kanpaina hau posible egin duzuen guztioi!