Saioa gaueko 22:30ean hasiko da eta ondorengo bertsolariek abestuko dute:
Erniarraitz 3: Xabier Aldalur, Ugaitz Beristain eta Eneritz Artetxe.
Sarri nahi genuen eta Habana etorri zaigu: Xabier Sukia, Egoitz Izagirre eta Imanol Lizarazu "Habana".
Gai jartzaile lanetan Azkoitiko taldeko Silvia Etxaniz arituko ta, eta epaile lanetan Ixabel Jauregi azkoitiarra eta orioko Alazne Arrillaga.
Antolakuntza lanetan ariko dira Azkoitiko taldeko Iraitz Otaño, Julene Iturbe eta Mailu Irizar ere.
Bertsolariek egin beharreko lanak ondorengoak izango dira:
-Hasierako agurra puntuagarria (gehienez 5 minutukoa)
-8ko handian, binaka, gaia emanda 3na bertso (talde bakoitzeko batek)
-8ko txikian, binaka, gaia emanda 3na bertso (talde bakoitzeko batek)
-10eko txikian, binaka, gaia emanda 3na bertso (talde bakoitzeko batek)
-Bakarka bina punturi erantzun (talde bakoitzeko batek)
-Binaka, gai librean, elkarri oinak emanez 10eko handian bina bertso (talde bakoitzeko batek)
-Bakarka, gaia emana bina bertso (talde bakoitzeko batek)
-Taldeka, egoera bat proposatuta koplatan, bederatzi kopla osatu arte.
Erniarraitz 3 taldeak hurrengo saioa etxetik kanpo jokatu beharko du, Hernanin hain zuzen ere.
Azkoitiko bigarren taldeak herrian jokatuko duen saioa berriz, martxoaren 10ean izango da.