Desfile militarrez eta piperpotoz atondutako egunean sineskaitz zaigu nola jarrai dezaketen horrelako indar erakustaldiak ematen eta herrialde zapalduei euren jabe direla esaten, guri tartean. Aurrerapenaren izenean, kontinente baten jaun eta jabe egin ziren, bertako jendeari kultura eta hizkuntza lapurtu zizkieten, kanpotik zetozenena inposatuz eta hori gutxi izango balitz, zapalkuntza baliatuz edozein erresistentziaren aurrean. Gaur egun, XXI. mendea izan arren, hego - amerikarren "aita" izaten jarraitzen dute, herrialdeen sortzaile. Praktikan Mexikok edo Peruk hispanitatea ospatzea, naziek okupatutako Poloniak, alemaniarren okupazioa ospatzea bezalakoa da, ez da ospakizuna, genozidioaren alardea da. Imagina ahal dezakezue, alemaniar jendartea Hitlerren garaipena ospatzen edo are okerrago, juduen kolektiboa?
Hau esanda, eta bertara ekarrita, euskaldunok eta azkoitiarrok gaur ez dugu ezer ere ospatzeko, aurrerapenaren izenean, zapaldu baikaituzte eta zapaltzen gaituztelako, hizkuntza ezarri zigutelako eta ezartzen digutelako eta preso mantentzen gaituztelako aske izan nahi dugunean. Beraz, argi erakutsi nahi dugu gaur ez dela gure jaieguna, genozidioaren alardea dela, euskal gogoaren aurkako eraso zuzena eta erakustaldi militar patetikoa.
EZ GARELAKO EZ FRANTSES EZ ESPAINOL, JARRAI DEZAGUN EUSKAL HERRIA SOZIALISTA ERAIKITZEN!
JAI EGUN ARROTZ ETA INPERIALISTEI BOIKOT!