Doinua: Beste bateko inularretan
Bi puntu egin omen du behera
euskaran erabilerak
malgu izateko aukera asko
ematen baitu hizkerak,
soberan daude "zergatik?" eta
harridurazko galderak,
gaitasunetik harago doaz
norbanakoen aukerak.
Kontzientziak astintzen bada
aurrera begira lanik,
euskaldunegi sentitzen gara
askotan harro esanik:
"herri euskalduna da Azkoitia,
berez eta betidanik",
ez du esan nahi, ordea, hala
betirako izango danik.