Bertsoa paperean

Hara gure herriko...

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Artetxe 2021ko eka. 7a, 07:59

Eneritz Artetxe Erniarraitz bertsozale elkarteko kideak maiatzeko Maxixatzen aldizkarirako egindako bertsoak: 'Hara gure herriko...'

Gaia: Hara gure herriko...

Doinua: Antton eta Maria

Egilea: Eneritz Artetxe.

"Hara gure herriko
mutil eta neska,
nahiz jakin gustukoa
duzuela festa
horrela ibiltzeko
momentua ezta".
Alkateak egin du
bideoz protesta
orain bi aita dauzkat
bat nahikoa ez ta.

Urtea daramagu
besteei begira,
ta aukera dugunean
belarritik tira!
ez da erraz moldatzen
neurrien neurrira
ardurak eskatzea
ondo dago, tira,
norbere esku daudenak
betetzen badira.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide