Goizeko 10etan hasi ziren lehenengo pilota partidak. Azkoitiarrak nahiko ondo hasi ziren, baina Amaia Aizpuru eta Mirari Arzallus azkoitiarrek osatutako bikoteak soilik aurrera egitea lortu zuen. Final-erdietan 15-5 irabazita, finalean sartu ziren. Azken partidan, Larraitz Etxaniz eta Amaia Gonzalez aurkariak mendean hartu zituzten 15-4 markagailuarekin. Honenbestez, azkoitiarrak txapeldun!
Herri-mailako txapelketa azkarraren ostean Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketako finalak jokatuko ziren, 17:15ean hasita bi final ikusteko aukera izan zen. Larunbateko jaialdiaren inguruko informazio zehatzagoa eta argazkiak Tolosaldeko atarian.