Amaia Aizpuru eta Eva Ibarrola txapeldun Mutrikuko I. nesken binakako txapelketa azkarrean

Mutrikuko I. Nesken Binakako Txapelketa azkarra jokatu zen. Bertan, Amaia Aizpuru azkoitiarrak Mutrikuko Eva Ibarrolarekin hartu zuen parte eta txapeldun amaitu zuten.

 

10:30ean hasi ziren lehenengo pilota partidak. Bikotea ezinhobeto hasi zen, lehenengo bi partidetan erraz irabazita. Modu honetan arratsaldean jokatuko ziren final laurdenetara zuzenean sailkatu ziren eta 12-6 irabazi ostean, finalerdietara sailkatu ziren. Partida hori irabazita, finalean zen bikotea.

Finalari ekin zieten eta lehen 10 tantoetan partida parekatuta egon zen arren, aurkariek 9-5 aurreratzea lortu zuten. Halere, azkoitiarrarekin osatutako bikotea gai izan zen 9-9 jartzeko eta hortik, 15-10 nagusitzeko. Emakume pilotariak izan ziren protagonista igandean, Mutrikun. Guztira herri desberdinetako 26 emakumek hartu zuten parte eta giro aparta izan zen pilotalekuan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide