Autoak garbitzeko tokitik Urola ibaira zaborrak botatzen dira

Azkoititik Zumarragarako bidean dagoen autoak garbitzeko tokitik zaborrak botatzen dira Urola ibaira. Zabor piloa aurki daiteke bertan: plastiko arinak, gailu elektronikoak, zapatak, arropa, motxila bat, eltze baten estalkia, toldo bat eta era guztietako poteak. Zabor batzuk ibaira iristen dira, eta beste batzuk landaretzaren artean ezkutatuta gelditzen dira. Eguzkitik eskatzen diogu jendeari ingurumena ez erasotzeko eta erakundeei horrelako gertaeren eta zabor pilaketen aurrean neurriak hartzeko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide