Gure hondar alea kontzientziazio kanpainara

 Eguzki Erakunde Ekologistak hondakinak atera ditu Txalon Errekako errekatik. 

Urtarrilaren 21ean, eta ikastetxeetako Agenda 21 programan parte hartzen duten ikasleei erantzunez, Azkoitiko Udalak kontzientziazio-kanpaina bat jarri zuen martxan Azkoitiko kaleak garbi mantentzeko, Azkoitti garbixe, etxie bezelaxe izenpean. Eguzkik babestu egin zuen kanpaina hori, eta aurkeztu zen egunean ere bertan izan zen. Komunikabide honetan bertan aurkitu ahal izango dugu honen berri

Eguzkitik kanpainaren bi gauza nabarmendu nahi ditugu: batetik, garrantzitsua iruditu zaigu gai ekonomikoa aipatu izana, zenbaitek uste baitu Udala kaleak garbitzera behartuta dagoela. Eskari bati ematen dio erantzuna, eta guztiontzat onuragarriagoa izango litzateke diru hori beste behar batzuetara bideratzea. Ohartu behar dugu gure hondakinak lurrean botatzea edo uztea dirua botatzea bezalakoa dela.

Garrantzitsua hau ere: hondakinak ibaira ez iristeko Azkoitiko Udalak iaz egin zuen bezala, aurten ere burdin-sarea jarriko du baranden azpian; izan ere, ez da espero ibaia babesteko kontzientzia hartzea. Aldi berean, ekosistema hori neurriz babestea kontzientzia hartzen joateko modu bat da.

Eguzkik horrelako ekintza baten beharra zegoela ulertu zuen, jakitun izanik burdin-sareak gure hondakinen kontsekuenteak izateak duen balioa ulertzen lagunduko lukeela. Ez da soilik kaleak garbi mantentzea edo kutxa publikoei beharrezkoa ez den gastu bat eragitea. Modu horretan ibaia ere zainduko dugu, kalean bota eta ibaira iristen den zabor kopuru izugarria ikusita.

Irudietan ikus ditzakegun hondakinak Txalon Erreka auzotik igarotzen den errekastokoak dira. Baratze batekoak diren batzuk, inguruan egiten ari diren obratik eta patinetea kenduta, gehienak gure kaleetatik datoz, orokorrean, haizeak eramanda.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide