Espainiako hauteskunde orokorrak izango diren egunean, azaroaren 29an, bozkatzera joan ezin dutenek, botoa posta bidez emateko aukera dute. Horretarako, laguntza zerbitzua eskainiko du Azkoitiko EAJk; batzokian (Julio Urkixo etobidea, 11) botoa tramitatzeko aukera ahalbidetuko du.
Batzokia zabalik egongo da astearteetan eta ostegunetan 10:30etik 12:00etara. Telefono bidezko laguntza jaso nahi duenak edo edozein zalantza argitu, ondorengo telefono zenbakira deitu dezake: 682 76 19 74.