Datorren igandean, irailaren 27an, EAJren Alderdi Egunaren 50. edizio ospatuko da Forondan (Araba). Jeltzaleen topagune izango dira beste behin Forondako zelaiak, eta urtero bezala, Azkoititik autobusa jarriko da joan-etorrirako. Hala, Azkoitiko EAJren alderdikide eta alderdizale guztiak gonbidatuta daude egunaz gozatzera joateko, "berezia" izango baita aurtengoa.
Alderdia bizi lelo hartuta ospatuko da aurtengo Alderdiaren Eguna, "131 urteko historia eta ibilbidea dituen alderdiak, Euskadi eraikitzen jarraitzeko". Honakoa da Alderdi Egunerako prestatutako egitaraua.
