Azkoitiko EAJko ordezkaritza, Alderdi Egunean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EAJ

EAJk atzo egin zuen aurtengo Alderdi Eguna, eta Azkoitiko Uri Buru Batzarreko kideak eta beste zenbait alderdikide Forondan (Araba) izan ziren, urtero legez.

EAJk Forondan (Araba) ospatu zuen atzo, igandea, 2025. urteko Alderdi Eguna. Beste urte batez, milaka lagun elkartu ziren han egun osoko egitarauaz gozatzeko. Hainbat herritako ordezkaritza izan zen Forondan, tartean, baita Azkoitiko jeltzaleena ere; Uri Buru Batzarreko kideek eta beste zenbait alderdikidek parte hartu zuten jaian. 

Aitor Esteban EBBeko presidenteak eta Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak agerraldi bana egin zuten ekitaldi politikoan, baina, horrez gain, ongietorria, desfilea, herri kirolak, erromeria, bazkaria eta disko festa izan ziren Forondan egun osoan. Adin desberdinetako pertsonentzako aisialdirako guneak ere izan ziren aukeran. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide