Datorren igandean, maiatzaren 25ean, Azkoitian izango dira GBBko eta EBBko presidenteak, Maria Eugenia Arrizabalaga eta Aitor Esteban. Toki zinez sinbolikoan hartuko dute hitza bi ordezkariek, Ikurriñaren plazan, hain zuzen. 1907an, Azkoitiko Batzokia sortu eta kokatu zen toki berean, alegia.
Uri Buru Batzarreko Asier Aranbarri buru dela, hitzordua, igandean, eguerdiko 12:30ean izango da, eta ekitaldi politikora gonbidatuta daude alderdikide eta jarraitzaile guztiak.
Ekitaldi politikoaren aurretik, 12:00etan, egungo Batzokia dagoen tokian, ikurrina altxatu eta aurreskua egingo da urte guzti hauetan alderdia ordezkatu eta herriaren alde lan egin duten belaunaldi ezberdinen omenez.
Hilaren 25eko ekitaldiarekin borobilduko da Azkoitiko Batzokixe tabernaren inaugurazioaren harira antolatutako egitaraua.