Azkarateko hondakin gunea

EAJk EEH planten inguruan alkateak duen posizioa partekatzen eta babesten du

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EAJ 2021ko api. 28a, 17:01

Azkoitiko EAJk Javier Zubizarreta alkateari babesa erakutsi, eta haren posizioa partekatzen duela adierazi nahi du. Alkateak esan du lanean jarraituko duela Udalbatzak Eraikuntza eta Eraispen Hondakin Planten eremuak baliogabetzeko hartutako erabakia bete dadin.

EAJ alderdiak ahalegin guztiak egiten jarraituko du herri honen borondatea kontuan hartzeko eta errespetatzeko, ukaezina den arren EAEko Lurralde Antolamendurako Batzordearen (EAELAB) ebazpena traba garrantzitsua dela.

Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiei, EAJtik hasita, eskatu nahi diegu ezberdintasunak alde batera utzi eta indarrak batzeko, aipatu plantarik eta EAE osoan legeak baimentzen dituen zabortegirik eraiki ez dadin Azkoitian, aho batez hartutako erabakiaren bidetik jarraituz. Bai alderdien borondatea eta bai udalarena argi geratu zen arau subsidiarioen aldaketaren tramitazioarekin, eta EAJren posizioak irmoa izaten jarraitzen du.

Alderdi honek uste du udaletik ahal dena egin dela EEH plantak eta zabortegiak mugatzeko, eta Eusko Jaurlaritzaren kontrako ebazpena jaso ondoren, EAJren nahia da egon daitezkeen bide edo zirrikitu guztiak agortzea. Horregatik, udalari eskatzen dio, orain arte bezala, azkoitiarron borondatea defendatzen jarraitzeko. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide