ekainak 10, Musika Familian

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi musika eskola

Ikasturte honetan Musika Hezkuntza Goiztiarreko saioetara etorri diren 1 eta 2 urteko haurrentzat eta beraien familientzat antolatutako kontzertua da hau. Musika saio hau Itxasne Fernandezek eta Edurne Garciak gidatuko dute, eta ahotsarekin, akordeoiarekin eta klarinetearekin melodiak interpretatuko dituzte. Helburuetako bat haurrak musikara hurbiltzen laguntzea da, proposamen ludikoen bidez, esperientzia musikal irisgarri, dibertigarri eta hezigarriaz gozatzeko aukera emanez. Guztira, 45 minutuko iraupena izango du. Elkarguneko “Herriko Plaza” aretoan izango da arratsaldeko 6:30etan.

Osorik irakurri

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide