Bizkargi eskolakoen 'Musika familian' kontzertua eta perkusio ikasleen entzunaldia, bihar

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi musika eskola

Iazko saioko irudi bat.

Musika eskolaren entsegu gelan ariko dira perkusio ikasleak, eta Elkarguneko Herriko Plaza aretoan eskainiko dute Musika Hezkuntza Goiztiarreko familiei zuzendutako saio itxia. Bi emanaldiak bihar 18:30ean izango dira.

Bizkargi musika eta dantza eskolak bi entzunaldi eskainiko ditu bihar, asteartea. Eskolako entsegu gelan, perkusio gelako ikasleek eskainiko dute emanaldia, 18:30ean hasita. Zortzi ikaslek hainbat abesti eskainiko dituzte bakarka zein binaka.

Bestalde, Musika Hezkuntza Goiztiarreko saioetan parte hartu duten 1 eta 2 urteko haurrek zein horien familiek barne kontzertua egingo dute Elkarguneko Herriko Plaza aretoan (18:30). Musika saioa Itxasne Fernandezek eta Edurne Garciak gidatuko dute, eta ahotsarekin, akordeoiarekin eta klarinetearekin melodiak interpretatuko dituzte biek. Helburuetako bat da haurrak musikara hurbiltzen laguntzea, proposamen ludikoen bidez, esperientzia musikal irisgarriaz, dibertigarriaz eta hezigarriaz gozatzeko aukera emanez. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide