Maiatzaren 6rako, “Bizkargi” Musika eta Dantza Eskolako Pianoko ikasle helduek Barne Entzunaldi bat prestatu dute, arratsaldeko 6etan, 2. gelan. Ekimen honen helburu nagusia beraien arteko elkar ezagutzea da, beraiek jotzen duten musika partekatzea eta besteen aurrean jotzera ausartzea. Gainera, betidanik gustuko izan duten instrumentua jotzeko duten ilusioa kontuan hartuta, naturaltasun osoz gozatu ahal izango dute.
Zorte on eta animo guztioi!