Maiatzaren 25ean, Trikitia jabetu zen herriko kaleetan eta auzoetan IV. Trikiti Eguna indartsuarekin. San Martinetik hasi ziren 11:30ean eta taldeka banatu ondoren auzoz auzo ibili ziren trikitilariak eta panderojoleak eguerdira arte bazterrak girotzen.
Belaunaldi ezberdinetako musikariak elkarrekin aritu ziren, Udalak eta Trikigiro elkarteak antolatutako ekimen honetan, Azkoittiko Tabernaixek elkarteak lagunduta.
Bertan Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako Trikitixako eta Panderoko ikasleek ere parte hartu zuten. Bazkalostean, oholtzara igo eta Dantzarako giro paregabea jarri zuten, 18:00etatik 22:00etara gauzatu zen Erromerian.
Zorionak antolatzaileei