martxoan, instrumentu aurkezpenak: biolina, flauta, pianoa

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi musika eskola 2025ko mar. 14a, 11:18

Bigarren hiruhileko ekintzen artean, garrantzitsuenetako bat musika tresna ezberdinen ezagupenaren inguruko ekintzak antolatzea da. Horretarako, Musika Eskolako ikasle eta irakasleen artean 6-7 urte bitarteko haurrei aurkeztuko dizkiete familia ezberdinetako musika tresnak. Beraiek ongi etorriak izango dira instrumentu ezberdinak ezagutzera eta probatzera, ume hauentzat aurrera begira instrumentu bat jotzen ikasteko lehenengo pauso bat izan daitezkeelarik.

Joan zen astean,  biolina, zeharkako flauta eta pianoko erakustaldiak ospatu ziren.

 

Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide