martxoak 20: 2025eko San Jose Jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi musika eskola

Aste honetan, San Jose Egoitzan San Jose jaiak ospatzen ari dira. Hainbat ekintza ezberdinak antolatu dituzte eguneroko errutina hautsi eta entretenimenduari bide emateko. Besteak beste, gaztetxoen bisitak izango dituzte bertan, herriko ikastetxe guztietakoak. Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleak hurbilduko dira datorren ostegunean, martxoaren 20an, arratsaldeko 5:30etan, musika eta dantza saio bat eskaintzeko asmoarekin. Hona hemen asteko Egitarau orokorra.

 

 

Osorik irakurri

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide