apirilak 6: III.Flauta Topaketa Baztartxon

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi musika eskola 2025ko api. 1a, 10:00

Apirilaren 6an, igandean, eguerdiko 12:30etan, Baztartxo Antzokian  ospatuko da III. FLAUTA TOPAKETA, Carlos Muñoz zuzendariaren gidaritzapean. Bertan parte hartuko dute herri ezberdinetako musika eskolak:  Getaria,  Astigarraga, Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Zestoa, Donostia, Azpeitia eta Azkoitia.

Jarraian datorren informazioa ekitaldian parte hartuko duten ikasleei zuzenduta dago:

  • Entsegua – Baztartxo Antzokian 10:30etan
  • Tartean, mokadutxo bat
  • Kontzertua: 12:30etan

https://maps.app.goo.gl/5TVNTYA3bc6fF62k6

Jantziak: Galtza edo gona ilunak eta bakoitzak nahi duen kolore bateko kamiseta edo jertsea.

Entseguaren eta kontzertuaren artean mokadutxo bat eskainiko zaie parte-hartzaileei.

 

Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide