otsailak 22 – Klarineteari eskainitako eguna Donibane Lohizunen

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi musika eskola 2025ko ots. 25a, 16:43

Genti Dollaniren koordinaziopean, Donibane Lohitzuneko kontserbatorioko klarinete irakaslea eta Itsasne Fernandez, Bizkargiko klarinete irakaslearen laguntzarekin, ekimen berezi bat antolatu zen otsailaren 22an,
klarineteari eskainitako mugaz gaindiko eguna. Bertan, gure irakaslea eta ikasleez gain, Donibane Lohitzuneko, Hondarribiako, Hendaiako, Errenteriako eta Irungo kontserbatorioetakoak bildu ziren egun osoko egitaraua eskainiz.
Ekimen honen babeslea Yamaha musika-tresnen marka izan zen. Emilio Alonso klarinetista Yamahak gonbidatuta, goi mailako klasea eskaini zuen eta Kontzertu batekin amaitu zen eguna. Ondorengoa, eguneko egitarau zehatza:

10:00 – 12:00: Irakasleen etorrera, bilera eta taldearen entsegua
pedagogikoa.
12:00 – 13:30: Hamaiketakoa.
13:45: Parte-hartzaileen etorrera.
14:00 – 15:00: Parte-hartzaileen entsegua.
15:10 – 16:00: Federico Palacios (Yamaha).
16:00 – 17:00: Klase magistrala Emilio Alonso Espasandín.
17:00 – 17:30: Merienda eta erakusketa.
17:45: Kontzertua.
18:30: Egunaren amaiera.

Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide