Segurako Euskal Herriko Dantza Txapelketaren 48. edizioa

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi musika eskola

Urriaren 19an, larunbatean, Seguran Euskal Herriko Dantza Txapelketaren 48. edizioa ospatu zen. Edizio horretan Euskal Herriko hamalau bikote onenetakoak parte hartu zuten, Bizkargitik Nora Aizpurua-Iker Zabala eta Laura Bastida-Ekain Uzkudun bikoteek dantzatu zuten.
Lehen hiru postuen artean sailkatu ez badira ere, zorionak eman nahi dizkiegu etengabe egiten duten lanagatik eta aurrera jarraitzera animatzen ditugu, interes eta ahalegin berarekin. Zorionak!

Osorik irakurri

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide