Entzunaldia eskainiko dute etzi Bizkargi eskolako ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2025ko ots. 12a, 09:11

Ikasle bat pianoa jotzen.

Elkarguneko Oteiza aretoan eskainiko dute entzunaldia Bizkargi eskolako ikasleek, 18:30ean hasita. Ahotsa, pianoa, biolina eta saxofoia uztartuko ditu emanaldiak.

Bizkargi musika eta dantza eskolako ikasleek entzunaldia eskainiko dute etzi, ostirala, Elkarguneko Oteiza aretoan. 18:30ean hasita, piano, biolin eta saxofoi ikasleak ariko dira musika tresna horiek jotzen. Dena den, abestu ere egingo dituzte zenbait kanta.

Guztira, sei abesti joko dituzte: All I want, Everytime we say goodbye, Diamonds in the sky, Aralarko dama, Misty eta We've only just begun. Hona hemen etzirako prestatu duten egitaraua:

  • All I want (Olivia Rodrigo)
    • Ahotsa: Maite Markez
    • Pianoa: Africa Peña
    • Biolinak: Ane Arriola eta Ainara Guerra
  • Everytime we say goodbye (Cole Porter)
    • Ahotsa: Haizea Urkia
    • Pianoa: Maite Rodriguez
    • Saxofoia: Ane Korta
  • Diamonds in the sky (Rihanna)
    • Biolina: Maren Tobar
    • Pianoa: Ane Goitisolo
  • Aralarko dama (herrikoia)
    • Biolinak: Araitz Borda eta Maren Tobar
  • Misty (Errol Garner)
    • Pianoa: Maite Rodriguez
  • We've only just begun (The Carpenters)
    • Ahotsa: Haizea Urkia
    • Pianoa: Irantzu Urkia

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide