Bihar, ostirala, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak Gabonetako kontzertu berezia eskainiko du Kontzejupean. 17:30ean hasiko da eskolako ikasleen emanaldia, lehen hiruhileko ekintzei amaiera emango diena.
Kontzertuan parte hartuko dute, besteak beste, perkusio taldeak, trikiti eta pandero jotzaileek, abeslariek, banda gazteak, orkestrak eta abesbatzak. Gabonetako doinuekin osatuko dute biharko emanaldiaren egitarauaren zati nagusiena. Carlos Muñoz Azkoitiko Musika Bandako zuzendariak zuzenduko ditu eskolako banda gaztea, orkestra eta abesbatza. Aldiz, Maje Larrañaga eskolako irakasleak gainerako taldeak zuzenduko ditu.
Bizkargi eskolak gurasoak, ikasleak eta gainerako herritar guztiak gonbidatu nahi ditu biharko kontzertura.
Honako lotura honetan ikus daiteke biharko kontzertuko egitaraua.