Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak hilaren 19an egingo du batzar orokorra

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi musika eskola

Eskolako ikasleak entzunaldi batean.

Abenduaren 19an, ostegunez, izango da Bizkargi Musika eta Dantza Eskolaren 2024. urteko batzar orokorra. Eskolaren egoitzan bertan izango da bilkura.

Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak abenduaren 19an, ostegunez, egingo du 2024. urteko batzar nagusia. Eskolaren egoitzan bertan izango da bilkura, 20:00etan hasita. Besteak beste, estatutuetan eskolaren izena gaurkotzea, 2023-2024 ikasturteko memoria onartzea eta alor pedagogikoa nahiz ekonomikoa aztertzea izango dira hizpide egun horretan. Horrez gain, galderak eta eskariak egiteko aukera ere izango da egun horretan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide