San Juan gaua: XV. ZATOZ DANTZARA BALDA PLAZARA

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2024ko eka. 24a, 18:34

Ekainaren 23an, igandean, Azkoitian, musika eta dantza elkarlanean protagonistak izan ziren San Juan gau  berezi horretan. Eguraldiak ez zuen lagundu eta dantzari txikien DONIENE SAIOA bertan behera utzi behar izan zen, nahiz eta gainontzeko programazioa osatu zen. Bestalde, aurten Azkoitia 700. urteurrena ospatzen denez herrian, ekitaldi berezia prestatu zuten Sahatsa Dantza Taldeak, Txalkor Txistulari Taldeak, Herriko Musika Bandak, Iraurgi Abesbatzak eta Musika Eskolako musikariak eta dantzariak.
Sua jaitsi ondoren, “XV. Zatoz dantzara Balda plazara” herritar guztiei irekitako saioa ospatu zen Aitor Sorazuren gidaritzapean, aukera polita hainbat dantza pausoak ikasteko.

 

 

Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide