MUSIKA FAMILIAN: haurtxoentzako eta beraien familientzako musika saioa

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2024ko eka. 18a, 11:00

Ikasturte honetan Musika Hezkuntza Goiztiarreko saioetara etorri diren 1 eta 2 urteko haurrentzat eta beraien familientzat antolatutako kontzertua da hau. Musika saio hau Itxasne Fernandezek eta Edurne Garciak gidatuko dute, eta ahotsarekin, akordeoiarekin eta klarinetearekin melodiak interpretatuko dituzte. Helburuetako bat haurrak musikara hurbiltzen laguntzea da, proposamen ludikoen bidez, esperientzia musikal irisgarri, dibertigarri eta hezigarriaz gozatzeko aukera emanez. Guztira, 45 minutuko iraupena izango du. Elkarguneko “Herriko Plaza” aretoan izango da arratsaldeko 6:15etan.

Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide