Ekainak 7: Ikasturte amaierako JAIALDIA Baztartxon

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2024ko mai. 23a, 09:15

Ekainaren 7an, arratsaldeko 7etan, Bizkargi Musika eta Dantza eskolako ikasleen eskutik, ikasturte amaierako Jaialdia ospatuko da Baztartxo Antzokian. Aurten, Hiri Gutunaren 700. urteurrenaren ospakizuna dela eta herriko hainbat doinu ezagunak entzungo ditugu. Egitarauan, 1. aldiz herritar eta ikasle ohia den Jose Luis Andreuren bertso sorta eder bat ere izango dugu aukeran, hain zuzen ere doinu hauen izenburua hartu dugu Jaialdiari izena emateko: “DENON AZKOITIA”
Partehartzaile ugari izango dira, adin guztietako ikasleak ikusteko aukera izango dugu: Musika eta Dantza Tailerrak Txikiak eta Helduak, San Joseko Egoiliarrak, Banda Gaztea, Soka Taldea, Abesbatza, Euskal Musika tresnak, Rock taldea, Dantzariak e.a.
Edukierak uzten duen neurrian, herritar guztiak gonbidatzen ditugu gurekin batera jaialdiaz gozatzeko aukera izan dezaten.

Hona hemen egitaraua:

Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide