Datorren astebururako, Triki Giro elkarteak antolatu ditu hainbat ekimen, Azkoitiko udalaren babesarekin. Bertan arituko dira, beste hainbat trikitilari eta panderojoleen artean, Musika Eskolako ikasleak. Zalantzarik gabe, gure kaleek animazio musikal handia izango dute.
Hauxe da Egitaraua:
maiatzaren 24an, ostiralean:
– 19:00etan Portalebururen irekiera (Azkoitia eta Trikitia erakusketa. 21:00 ingururarte.
– 19:30etatik aurrea trikitipoteoa Azkoitiko kaleetan.
– 22:30tan Baztartxo antzokian bideografia emanaldia. (Urola erdiko zenbait grabaketen aurkezpena)
maiatzaren 25ean, larunbatean:
Portaleburuk bere ordutegia izango du erakustokia ikusteko.
– 11:30tan aterata, San Martindik herrira kalejira.
Kalera jaitsitakoan, soinu-joleak auzoetara banatuko dira kalejiran.
– 13:30etan Julio Urkijo kalean, Batzokian elkartuko dira eta kalejira handian
plazara gerturatuko dira.
– 14:45 Herriko plazan talde argazkia.
– 15:00 Bazkaria (Herriko plazan)
– 18:00tatik 22:00tara herriko trikitilari ikasle/gazteak oholtza txikian joko dute.
maiatzaren 26an, igandean:
Portaleburun erakustokia ikusgai izango da.