maiatzak 25, Musikaldia Tolosan eta Ibarran

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2024ko mai. 17a, 17:29

Musikaldia, Euskal Herriko Musika Eskolen jaia da eta 2 urtetik behin antolatzen da herri ezberdinean. Azkena Pasaian ospatu zen 2022an eta oraingoan, maiatzaren 25ean Tolosan eta Ibarran ospatuko da. Beste hainbat Eskolekin batera arituko dira Musika Eskolako “Bizkargi” abesbatza, Dantza Taldea eta Txistulariak. Aukera paregabea beste musika-eskoletako ikasleak ezagutzeko eta elkarrekin musika egiteko.
“MUSIKA ELKARREKIN EGITEA” da helburu nagusienetakoa, irakasleek eta ikasleek osatutako musika-talde handiak sorturik, gure ikastetxeetan egunez egun egiten den lana kalera ateratzeko.
9 eszenatokietan banatuko dira musika eta dantza saio guztiak. 4 Ibarran eta 4 Tolosan eta hiru eratara gauzatuko dira kontzertuak: Topaketak, Guneak eta Kalejirak.
Topaketak: gune hauetan kontzertu formatuan eta talde espezifikoetan antolatuta, errepertorio komuna interpretatuko da. Honako talde hauek osatuko dira:
– Soka Orkestra topaketa
– Gitarra klasiko topaketa
– Abesbatza topaketa
– Banda topaketa
Guneak: lehen aipatutako formatuan ez bezala, talde bakoitzak bere emanaldia egingo du denbora mugatuan. Honako hauek izango dira:
1. Ganbera talde txikiak (gehienez ere 4 kidekoak pianojole
bat tartean dutelarik).
2. Dantza klasikoa (balleta) eta dantza garaikidea.
3. Euskal dantza.
Kalejirak
Dultzaina, alboka, trikitixa, txistua eta akordeoi joleek egingo dituzte
Egun ederra, animatu zaitez eta gerturatu Tolosaldera!

Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide